|
2003/09/16
Bisatuak
Etorkinak gehienetan hiru hilabetetarako turista bisatuarekin heltzen dira Euskal Herrira.
Bisatu hori beste hiru hilabetez luzatu daiteke, legeak arautzen dituen egoera zehatz batzuetan. Gainera, aldez aurretik, beste kontu batzuen artean, zera kreditatu behar dute: mantentzeko gastuak eta bizitzeko lekua ordaindu dezaketela. Garai horri legeak egonaldia esaten dio.
Bisatuak, aldi batez berton bizitzeko baimenak bezalaxe, ez du enplegua hartzeko baimenik ematen; horrexegatik eskatzen da, lan egin barik, janaria eta etxebizitza ordaintzeko beste diru daukatela kreditatzea.
Bisatua behin kadukaturik, legeak pertsona hauek egoera irregularrean ezartzen ditu.
|