|
2003/09/16
Berton bizitzeko baimenak
Berton aldi batez bizitzeko baimena: 90 egunetik 5 urte bitarte:
-Eskatutako tarte horretan jan eta lotarako gastuei aurre egiteko beste diru daukatela kreditatzen dutenentzat.
-Espainiar estatuan 5 urtez jarraian egon direla kreditatzen dutenentzat.
-Baimena eduki bai, baina berriztatzerik izan ez dutenentzat, baimenik gabe bi urtez jarraian Estatu espainiarrean egon badira.
-Estatu espainiarrean hiru urtez egon direla kreditatzen dutenentzat, aparteko errotze egoerarik bada.
Berton bizitzeko baimen iraunkorra: mugagabea.
Txartela 5 urteren buruan berriztatu behar da.
Estatu espainiarrean bost urtez jarraian legearen arabera bizi izan direla kreditatzen dutenentzat (eta arautegian ezar daitezkeen bestelako kasuetan).
Aparteko egoerengatik berton bizitzeko baimena: urtebete (lehenbiziko hiru urteetan urtez urte berriztatu ahal izango da)
Babes estatutua lortu ez arren, aparteko egoeretan daudenak (gizalegezkoak, e.a.)
Berton bizitzeko baimena, familia batzearren:
Estatu espainiarrean urtebetez legearen arabera bizi izan den eta gutxienez beste urtebetez bizitzeko baimena duen etorkinak bere familia batzeko eskubidea dauka. Besteak beste, familiaren biltzaileak berarentzako eta familiarentzako beste diru, baliabide eta etxe daukala kreditatu beharko du. Baimen honek ez die senideei enplegu bat hartzeko eskubiderik ematen. Hona hemen nortzuek eutsi ahal dioten eskubide honi:
-Izatez zein legez bananduta ez dagoen ezkontidea.
-Berton bizi denaren zein ezkontidearen seme-alabak, 18 urtetik beherakoak zein ezinduak, ezkonduta ez badaude.
-18 urtetik beherako ezinduak, baldin eta berton bizi dena legezko ordezkaria bada.
-Berton bizi denaren edo bere ezkontidearen asabak, baldin eta beren kargura badaude eta biltzeko beharra justifikatzen bada.
|