|
2003/09/16
Enplegua lortzea
2002 urtean ezarri zen lehenengo aldiz enplegua lortzeko kupo puruko sistema. Honek zera esan nahi du, herrialdeka eta ekonomia sektoreka, kupo batzuk ezartzen direla eta etorkinek enplegu zehatz batzuk baino ezin dituztela hartu. Espainiar gobernuak askatasun osoa dauka kopurua eta enplegu eskaintzen eta sektoreen nondik norakoak ezartzeko.
Gainera, enplegu hauek hartzeko, etorkinak ez dira estatu espainolean bizi behar, baizik eta euren herrialdeetatik lortu behar dituzte. Honek hainbat egoera ulertezin sorrarazten ditu, esaterako, Euskal Herrian dauden etorkinek ezin dute kupoko enplegurik hartu, nahiz eta enplegu eskaintza eduki, eta ondorioz ezin dute euren egoera erregularizatu.
Kupo sistema honek ez dauka zerikusirik lan merkatuaren premiekin, eta immigrazio politikarekin eta sarrera kontrolarekin baino.
Paperik gabeko pertsonak badaudela ukatzeko modua da. Legeak euren herrialdeetatik kontratatuta datozen pertsonak baino ezin direla sartu esan arren, jendea heltzen jarraituko da bizimodu hobearen bila.
Txilekoek edo Perukoek kupotik at dauden enpleguak ere hartu ahal izango dituzte, nazionalitate bikoitzaren tratatuen arabera.
|