· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Emakumeak

Etorkinak

Gazteak

Ingurumena

Lan Osasuna

 






<b>Ekintza sindikala</b>



<b>Ekintza sindikala</b>



<b>Ekintza sindikala</b>


 

2003/09/16
Ekintza sindikala

Honezkero berton dauden etorkinei legeak enplegurik hartzen uzten ez dienez, pertsona hauek ekonomia murgilduan lan egitera behartuta egoten dira eta, beraz, ez zaie gutxieneko lan eskubiderik ere aitortzen.


Enpresak egoera honetaz baliatu eta batzuetan lan baldintza kaxkarragoetan edukitzen dituzte lanean. Hitzarmenaren arabera dagokiena aldarrikatzen badute, salatu eta kanporatuko dituztela egiten diete mehatxu. Enpresa hauei zera gogorarazi behar diegu paperik gabeko etorkinak kontratatzen dutenei ere zigorrak ezartzen zaizkiela.


Sindikatuan salatu behar duguna zera da, pertsona hauetaz bailatu eta lan egoera txarragoetan edukitzen dituzten enpresak, eta ez paperik gabeko pertsonak kontratatzea, legeak beste aukerarik uzten ez duenez gero.


Etorkinek lan hitzarmenak ezartzen dituen soldata kopurua erreklamatzeko eskubidea daukate. Gai honen inguruko sententziek ez diete uzten lan egoera erregulatzen, baina behintzat dirua kobra dezakete.


Kontratatuak izan diren eta justifikatu gabe kaleratuak izan diren paperik gabeko pertsonek kaleratzearen aurkako erreklamazioa egiteko eskubidea daukate. Bidegabeko kaleratzea baimenik gabeko etorkin bati suertatzen bazaio, enpresaren aukera bakarra kalte ordaina eta tramitazio soldatak (egokitze bazaizkio) ordaintzea da. Enpresak ezin du etorkin hori berriro hartu.


Murtziako JEGren 4/10/99 sententziak zera ezarri zuen, enpresa batean baimenik gabe lanean ari zen etorkin batek lan istripua izanda, aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa kobra zezakeela, nahiz eta egoera irregularrean egonda, gizarte segurantzan alta eta kotizazio eskubiderik ez eduki. Gainera, ardura enpresarena dela dio, baina prestazioaren aurrerapena mutualitateari egozten dio.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa