· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Emakumeak

Etorkinak

Gazteak

Ingurumena

Lan Osasuna

 






Izanetik Izanera Foroa.



Izanetik Izanera Foroa.



Izanetik Izanera Foroa.


 

2006/04/05
Izanetik Izanera Foroa. "Emakumeak eta unibertsitatea: parekidetasuna lortzeko tresnak" mintegia.

Ibaetan, UPV-EHUko Psikologia Fakultatean, Areto Nagusian, 2006ko Apirilaren 7an.

Noizko genero-parekidetasuna UPV-EHUn?

Urtebete igaro da, Eusko Legebiltzarrak Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasun-Legea onartu zuenetik. Zenbait edukiri erreparatuta, hauxe irakurri daiteke Legearen 33. artikuluan:
"Euskal unibertsitate-sistema osatzen duten unibertsitateek, betiere, emakumeek eta gizonek aukera berdinak izatea bultzatuko dute, bai irakasle-karreran, bai erabakiak hartzen diren eremuetara sartzeko; eta, horrekin batera, ikasleek, sexuaren arabera, diziplina eta jakintza-arlo guztietan partaidetza orekatua izan dezatela sustatuko dute".

Igaro den denbora honetan zer egin du UPV-EHUk artikulu horrek unibertsitateei, bera barne, eskatzen diena errealitate bihurtuz joateko?

Unibertsitate-mailako ikasleen erdia baino gehiago emakumezkoak dira, baina, titulazioen araberako ikasleen genero-banaketari begiratuta egoera guztiz desorekatua ikusten dugu: Haur Hezkuntzako Irakaslea edo Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasten dutenen % 90 inguru emakumezkoak diren bitartean, zenbait Ingeniaritzatan ez dira % 20ra ailegatzen.
Irakasleen kasuan, emakumeak % 36.7 dira, baina kategoria-maila igo ahala, emakumeen portzentaia behera doa.
UPV-EHUk eskaintzen dituen 78 titulazio ofizialetan, derrigorrezko bi ikasgai, Antropologia bigarren zikloko titulazioan, eta hautazko sei ikasgai (1 Soziologian, 1 Antropologian, 1 Kazetaritzan...) baino ez dira generoa kontuan hartzen dutenak.
Graduondoko Berezko Tituluen arteko bat Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasunari dagokio; denetara, 40 eskaintzen dira gure unibertsitatean.

Agerian da, Berdintasun-Legeak dioena ez da betetzen ari ez UPV-EHUn ez beste Unibertsitateetan.

Gure ustez, bada garaia UPV-EHU, erakunde gisa, hots, Zuzendaritza Taldeak bultzatu eta lagunduta, Berdintasun-Legeak zehazten duena garatuz joateko, egunez egun eta zentroz zentro. Ildo honen harira, ezinbestekotzat jotzen dugu Zuzendaritza Taldean bertan berezko egitura sortzea, UPV-EHUren I Berdintasun-Plana diseina dadin.

Horretarako abiapuntua egoeraren diagnosiak izan behar du. Datu batzuk egon badaude, baina kontua da datuok adierazten duten horretan sakondu egin behar dela, genero-arazoak non eta nola azaltzen zaizkigun unibertsitatean hobeto ezagutu ahal izateko. Azterketa kualitatiboa egin beharra dago generoaren ikuspegia txertatze-mailaren inguruan, bai emakumeen parte-hartzeari dagokionez bai edukinei zein ikerkuntza-lanei dagokienez.

Baina lana ez dagokio Zuzendaritza Taldeari soilik, unibertsitari guztien lana izan behar du genero parekidetasuna lortzeko urratsak ematearenak. Gure aldetik, EHUko IZENETIK IZANERA FOROA, IPAR HEGOA FUNDAZIOAren laguntzarekin, hausnarketarako guneak ireki nahi izan ditugu. Iazko kurtsoan "Euskal Herriko Unibertsitateen arteko Sarea"-ren inguruan, aurtengoan apirilaren 7rako antolatu dugun "Emakumeak eta Unibertsitatea: parekidetasuna lortzeko tresnak" gogoeta mintegiaren bidez.


  · Diptikoa eskuratu. 
 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa