· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Emakumeak

Etorkinak

Gazteak

Ingurumena

Lan Osasuna

 






Zainketa erantzukizun bera, enpleguan eskubide berberak.



Zainketa erantzukizun bera, enpleguan eskubide berberak.



Zainketa erantzukizun bera, enpleguan eskubide berberak.


 

2006/03/01
Zainketa erantzukizun bera, enpleguan eskubide berberak.

2006ko Martxoaren 8a, Euskal Herrian, testuinguru politiko eta sozial berezi batean biziko dugu. Izan ere, alde batetik, gure herriak jasaten duen nazio gatazkari konponbide demokratikoa bilatzea lehentasun politiko bilakatu da gehiengo zabal batentzat eta zeregin horretan euskal emakumeok dagokigun tokia eta esku hartzea aldarrikatzen ari gara.

Are aldarri irmoagoa oraindik, Euskal Herriko emakumeen karta burutzen dihardugun garai honetan. Era berean, Ezker Abertzaleak aspaldidanik aurrera daraman konpromiso feministan aurrerapausuak ikusten ari dira arlo teoriko zein praktikoan. Eta beste aldetik, ikuspegi feministatik berebiziko garrantzia duen auzia mahai gainean jarri da, zainketa gaia, alegia. Zergatik gai honen garrantzi berezia? Askoren artean bi arrazoi aipatuko ditugu; Lehena, gure ustez, zainketaz mintzatzeak zainketa kontzeptu bera aztergai jartzera behartzen duelako; hau da pertsona ororen autonomia eta bizi beharrak bere osotasunean: ekonomiko, laboral, sozial, afektibo..., bizi aldi ezberdinetan eta zehazki menpekotasun egoeretan nola asetzen diren aztertzea. Baina, guzti hori, zeharo bereiziak diren bi bizi errealitaten ikuspuntutik hartuta, hots, emakume eta gizon ikuspuntutik.

Bigarren arrazoia, zainketa aintzat hartzeak jendarte erakuntza berria eraikitzea exijitzen duelako. Zertaz ari gara? Gure bizi garapenean menpekotasun egoerak denok ditugu, eta beraz, gurekin bizi diren pertsonek, noski! Hori dela eta, ezinezkoa da iraunaraztea zainketa beharrei bizkarra emanik eratu den gaurko munduaren antolamendua. Ari gara, besteak beste, bere aktibitate ekonomiko-laboral, sozial, politiko eta kulturala baizik aitortzen ez dituen mundu eredu formala, gizonezkoen esku hartze eta protagonismoa lehenesteko diseinatua dagoena. Esklusio mundu horri kontrajarria, beste mundua dago, ez formala, ikusezindua, bizi zainketa beharrak asetzera zuzendua, dohakoa, ezeren truke emakumeoi egotzia, gogokoa izan ala ez.

Bi munduen arteko banaketa hau iraunezina da, bidezkoa ez izateaz gain emakumeok onartzeko prest ez gaudelako. Aitzitik, premiazkoa dugu jendarte eredu berria eta integratua eraikitzea, zeinak pertsona guztiontzat eskubide, erantzukizun eta aukera berberak bermatzea xede nagusi izango duen. Helburu horri heltzeko ez da nahikoa egun dagoena kolokan jartzea, berau deseraiki eta berria eraikitzen jardun behar dugu gaurdanik. Zeregin horretan sindikalgintzaren borroka eta lana esparru laboral eta sozialean ezinbestekoak dira neurri politiko eraginkorrak lortu eta bidera daitezen.

Ildo horretatik, martxoaren 8an LABek dei egiten du Euskal Herriko langileriak emakumeen eskubideen alde bere konpromisoa kaleratu eta mobilizaziora jo dezan, zeren eta: emakumeok gara lan sektore eta langile kolektibo guztietan egoerarik prekarioena jasaten dugunak. Hau ez da kasualitatea, emakumeak diskriminatu eta gutxiesten dituen jendarte eredu sexistaren ondorioa baizik.

Mundu osoan neoliberalismoak lan harremanen erabateko prekarizatzea ezartzen ari da. Langile klasearen borrokaz lortutako lan eta babes eskubideak deuseztatzen ari dira. Halere, egoera honetan ezin ahaztu, emakumezko langileok, betidanik eskubide murriztuak izan ditugula emakume izateagatik. Ezkutuko ekonomian gehiengoa gara.

Enplegu eta babes politika publikoek kapitalarekin bat egin eta emakumeak diskriminatzen jarraitzen dute. Politika hauek emakumeen lan merkaturatzea bilatzen dute enplegu egoera prekarionean, hau da, eskubide gutxieneko kontratazio pean, lanbide azpi baloratuetan, lanaldi partzialean, kategoria eta lanpostu okerrenetan... Politika anker horien ondorioak dira, besteak beste, soldata diskriminazioa, sexu jazarpena, emakumeen menpekotasun ekonomikoa eta, gero eta gehiago, gertatzen ari den soldatapeko emakumezko langileen pobretzea.

Pertsonen bizi eta zainketa beharren ardurak emakumeei atxikituta jarraitzen du. Emakumeen lan merkaturatzeak ez du ekarri bizi eta zainketa lanaren ardura gizonezkoekin konpartitzea ez eta administrazioek zerbitzu sozio komunitarioen bidez neurri handiago batean bereganatzea. Halaber, bizi eta lanaren bateragarritasuna ahalbidetzera zuzentzen diren araudiek balio gutxi dute. Bateragarritasuna emakumeen lan egoera diskriminatu eta eskubide gabekoaren gainean planteatzea iruzurra da.

Gizon eta emakumeok zainketan erantzukizun bera eta enpleguan eskubide berberak eduki ditzagun sexuaren araberako lan banaketaren kontra tinko borrokatu behar dugu. Nola?

-Emakume eta gizonen enplegu egoeren artean dauden ezberdintasunak, bai parte hartze kopuruan bai enplegu baldintzetan desagerraraziz

-Pertsonen zainketa eskubidea bermatuko duen zerbitzu sare publiko integrala osa dadin bitartekoak exigituz.

-Negoziazio kolektiboan eta enpresetako lan hitzarmenetan, emakume eta gizonezkoen artean lan baldintza, eskubide eta aukera berdintasuna lor dezagun.neurriak sartuz.

Martxoaren 8an, emakumezko langileok jasaten dugun diskriminazio, sexu indarkeria eta prekarietatearen salaketa kalera atera behar dugu. Goizean eta arratsaldean hitzorduak ditugu. Mobiliza gaitezen!


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa