2005/03/08
Martxoak 8 - Euskal Herrian emakumeok berriz martxan!

2005eko martxoaren 8 honetan berriz ere Euskal Herriko emakumeoi indarkeria, bazterketa edota ikusezintasunaren... kontra guztiok batera martxan jartzeko aukera aurkeztu zaigu. Milaka dira munduan zehar alternatiba sozial, politiko, kultural, hezkuntza eta lan munduko alternatibak josteko antolatu diren emakumeak, parekidetasunean eta gure biziekiko errespetuan oinarritutako beste mundu bat posible izan dadin. Gaur, Martxoak 8, Kigalin (Rwanda) izan zen Mundu Martxako V. Topaketa Internaionalean onartu zen IZADIARENTZAKO EMAKUMEON MUNDUKO GUTUNAREN aurkezpena ospatu nahi dugu. Gaur hasiko du Brasilen Munduko Gutunak 40 estatu eta nazioetatik, Euskal Herria barne, zehar erreleboetan burutuko den martxa; helburua edukiak jendarteratu eta beronen esanahia kaleratzea izanik. Mundu guztiko emakume taldeek hartu dugu Munduko Gutunaren sortze prozesuan non askatasuna, parekidetasuna, elkartasuna, bakea eta justizian oinarritutako mundu bat lortzeko gure proposamen eta nahiak bildu diren. Gainera, GU, EUSKAL HERRIAN BIZI GAREN EMAKUMEOK, hemen jaio edota handik gatozenak, langabetuak, pluriesplotatuak, lesbianak, emakume sakabanatu eta kartzelaratuak, txiroak, ezgaitasunak ditugun emakumeak, sexu langileak, etxekoandreak, emakume nekazari eta abeltzainak, abokatuak, ekonomistak, emakume intsumisoak, artisauak, ekologistak, euskaltzaleak, feministak... GUZTIOK antolatu, bildu eta emakume izateagatik zuzenean eragiten digunari buruz iritziak eta informazioa elkartrukatuko ditugu gertatzen zaigunari buruz jakitea behar baitugu. Honela bakarrik lortuko dugu eskubideen urraketa eta diskriminazio sexistekin amaitzea Euskal Herrian, elkarbizi garen herrian. Mundu mailan proposaturiko nahi eta alternatibez osatutako Mundu Gutunaren abiaraztea ospatzen badugu ere, gure Gutun propioa, EUSKAL HERRIKO EMAKUMEEN ESKUBIDE ETA ALDARRIKAPENEN GUTUNA, egin eta eztabaidatzen aktiboki partehar dezazuen deialdia luzatu nahi dizuegu. Heme neta orain bizi dugun aldaketa soziala azkartzeko beharrezkoa dugulako salaketa eta aldarrikapenak bateratzea; jendarteko eremu guztietan gure emakume papera diseinatu, murriztu eta mugatzen dutenen aurkako presio eta komunikazio tresna bezala erabiltzeko. GLOBALIZAZIO MATXISTAREN AURKA, IRAULTZA FEMINISTA!!!



inprimitu