|
2005/02/17
Berdintasun legeari buruzko LABen balorazioa. Gasteizko Legebiltzarrean berdintasun Legearen bozketaren aurrean LABek bere iritzia zabaldu nahi du:
Ez da behar dugun legea. Lege honen helburua ez da emakumezko langileen eskubideak bermatzea. Premia horren gainetik lehenesten dira; alde batetik, patronalaren interesen babesa eta bestetik, Estatu espainarrak inposatutako marko juridikoaren eskumen ahalmen guztiz urriaren muga.
LAB en jarrera legearen aurrean honako hauetan laburtzen dugu:
- Aukera galdu da egiteko mugimendu feminista eta eragile sozial eta sindikalekin oinarritutako elkar lanetik abiatuko zen legea. Lanketa hori kontsentsu zabala eta erreala lortzeko bidea zen jadanik, diagnostikatuta eta ezagunak diren arazoen inguruan.
- Lege honek ez du aintzakotzat hartzen Lan Harremanetarako Euskal Esparrua eraikitzearen beharra, zeinak Estatuak ezartzen dizkigun mugen gainetik, lan harremanen ereduaren egitura patriarkala ezabatzea helburu izan behar duen. Publikoak dira LABen proposamena eta konpromisoa lan munduan, aukera berdintasunerako estrategia bultzatzeko. Borondate politikoa balego akordio intersektorialen bide hori garatzeke dago.
- Patronalaren interes neoliberalak inposatu dira jarraitzeko baldintzatzen emakumeok pairatzen dugun eta jendarteari oro har eragiten dion sexu-genero gatazkaren konponbidea. Legearen 40.atalak espreski agertzen du ezin dela lan harreman ereduari eragin diezaiokeen neurririk bideratzea
- Legeak izaera boluntarista nabarmena du; haatik lege justu baten betebeharrekoa eskubideen garantiak jartzea da
-Lege baten beharra jarraitzen dugu aldarrikatzen, gure eskubideak aitortu eta babestuko dituena eta zentzu horretan Euskal Herriko emakume guztiontzat eta oro har, euskal jendartearentzat tresna baliogarria izango dena.
|