· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Emakumeak

Etorkinak

Gazteak

Ingurumena

Lan Osasuna

 






Sexu jazarpenarekin konplizitaterik ez! Sexu jazarpena salatu, ez ezkutatu!



Sexu jazarpenarekin konplizitaterik ez! Sexu jazarpena salatu, ez ezkutatu!



Sexu jazarpenarekin konplizitaterik ez! Sexu jazarpena salatu, ez ezkutatu!


 

2003/09/23
Sexu jazarpenarekin konplizitaterik ez! Sexu jazarpena salatu, ez ezkutatu!

LABek sexu jazarpenaren kontra borrokatzeko konpromisoa zabaldu nahi du, egungo lan harreman ereduaren baitan sakonki errotuta dagoen sexu eraso larria baita.



Izan ere, egungo botere ekonomiko eta politikoek lan mundua maltzurki banatuta mantentzen dute emakume eta gizonen artean. Banaketa honek determinatzen du emakumeen azpi lekua, hau da, gizonekiko subsidiarietatea soldatapeko lanean: sarbidean, partea hartzean eta lan baldintzetan ere.



Errealitate honek ondorioztatzen duen lan egoera diskriminatua orokorra da eta honetan emakumezko langileekiko erasoak mota guztietakoak izan ohi dira. Bat ere salatzen utzi gabe, sexu jazarpena azpimarratu nahi dugu, emakumearen izaera eta duintasunaren beraren aurkako eraso bortitza baita. Gainera, txantaje eta mehatxuekin lotzen da, hauen bitartez emakumeak erasoaren errudun bihurtzeko. Hau dela eta, ez da harritzekoa gertatzen diren sexu jazarpen erasoen salaketa %10 baino gutxiago izatea.



Sexu jazarpenaren indarkeria ezin da eraso fisikoaren tamainaren arabera soilik neurtu, zeren eta guztiz ikaragarria eta deuseztatzailea baita eragiten duen indarkeria psikologikoa. Azken hau areagotu egiten dute salaketen aurrean nagusitu ohi diren zalantzako jarrerek, sinesgarritasun ezak, errepresaliek... eta oro har, erasoa estaltzeko eta ez aitortzeko dagoen joerak. Honek guztiak begi bistan jartzen du lan inguru sozialean laguntza falta dagoela, erasoari aurre egiteko. Babes gabeziaren testuinguru honetan, emakumeentzat urratsak ematea zaila baino, gehienetan, ezinezkotzat jotzen da.



Aipatutakoaz gain, kontuan hartu behar da, emakume askoren diru sarrera ez dagoela lan merkatu ofizialean, ezkutuko lanean baizik. Lan mota honetan ez dago kontraturik, ez lan eskubiderik, beraz, emakumeen babes gabezia sexu jazarpenaren aurrean are larriagoa da.



Emakume langileok jasaten dugun sexu jazarpenari aurre egiteko eragile sozial, politiko eta sindikalen esku hartzea guztiz beharrezkoa da. Hau da, legeekin batera, jendartearen sentsibilizazioa, ekintza sindikal eraginkorra eta lan erakundeen bitartekoak ezinbestekoak dira, besteak beste, honako hauek bermatzeko:



-Lehenik eta behin, erasoa jaso duen emakumeari babes osoa ematea erasoa salatu, ez ezkutatu eta behar duen laguntza eskura dezan.



-Lantoki guztiek sexu-jazarpenari aurre egiteko protokoloa izatea, salbuespenik gabe. Honek sexu jazarpena ekiditeko neurriak eta balizko erasoen aurrean hartu beharreko jokabidea zehaztu behar ditu.



-Lantokietatik at, lan instituzioek sexu jazarpen salaketak bultzatzeko eta tratatzeko zerbitzu bereziak eskaintzea. Hauen bitartez, lan ezkutuan diharduten biktimei laguntza eta babes psikologiko, ekonomiko eta juridikoa bermatzea.



-Lan ikuskaritzetan gai honetaz ardura berezia sortzea, besteak beste, honako bi helburu nagusi hauekin:


a) ezkutuan dagoen sexu jazarpena azalarazi


b) sexu jazarpenaren aurre egiteko protokoloak daudela, ezagutzen direla eta erabiltzen direla bermatu



-Sexu jazarpenaren aurkako lan instituzio eta lantokietako protokoloak ezagutarazteko kalean eta lantokietan komunikazio kanpainak burutzea.



-Sexu jazarpenari buruzko estatistikak argitaratzea eta ikertzea maiztasunez.

-Negoziazio kolektiboaren bitartez, gai honen trataera eta bilakaeraren jarraipena egitea.



LABentzat sindikalgintzak berebiziko zeregina du emakumeen eskubideak aintzat hartuko dituen lan mundua eta lan harreman eredua egituratzen joan daitezen. Emakumeen autonomia ekonomikoa bermatzeko ezinbestekoak diren kalitatezko enplegu duina eta jendarte babes neurriak exijitu eta eskuratu arte borrokatuko dugu. Izan ere, gizon zein emakumeok pertsona aske izan gaitezen bizi bitartekoen jabe izatea ezinbestekoa dugu. Emakumeok ezin gara gizonen pean bizi, ez etxean, ez lanean, ez kalean... ez jendartean oro har.



Parekidetasunean erroturiko harremanek soilik desagerraraz ditzakete, behingoz, emakumeen kontrako diskriminazioak eta sexu jazarpen erasoak. Oraintxe dugu aukera ezin hobea, Euskal Lan Harremanetarako esparrua eraikitzean, emakume eta gizonezko langileen eskubideen bermeak diren zutabeak jartzeko. Has gaitezen geure buruari azterketa egiten, honako galdera honekin: Lan egiten dudan sektorean edo lantokian dagoen lan hitzarmenean jasota al daude sexu jazarpenari aurre egiteko neurriak?


Erantzuna ezetza bada, goazen konponbidea jartzera! Baietza bada azter dezagun neurrien eraginkortasuna.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa