· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Iraultzen

Emakumeak

Irakaskuntza

Osasungintza

Zaintzen

 






Sindikatuek irakaskuntza homologatzeko eskatu dute



Sindikatuek irakaskuntza homologatzeko eskatu dute



Sindikatuek irakaskuntza homologatzeko eskatu dute


 

Sindikatuek irakaskuntza homologatzeko eskatu dute

2003. Otsaila

ELA, LAB, STEE-EILAS, UGT eta CCOO sindikatuek irakaskuntza publikoa eta pribatua parekatzeko eskatu zuten atzo, Lakuako Gobernuaren atean egin kontzentrazioan. Hitzarmenaren negoziaketak etenda daudela salatu zuten, eta, patronalak arazoa konpontzeko borondaterik ez duela ikusita, Administrazioari prozesuan parte hartzeko exijitu zioten.

«Negoziaketa-Homologazioa» lelopean, 200 langile inguru elkartu ziren atzo Lakuako Gobernuaren aurrean, ELA, LAB, STEE-EILAS, UGT eta CCOO sindikatuek antolatutako elkarretaratzean. Irakaskuntza pribatuko langileek hitzarmenaren negoziaketetako etena salatu, eta irakaskuntza pribatua publikoarekin parekatzeko eskatu zuten.

ELAko idazkaritzako kide den Jose Antonio Urnietak azaldu zuenez, orain arte mobilizazio ugari egin arren, greba deialdiak antolatu eta hauek aurrera eraman arren, patronalak ez die sindikatuen eskaerei jaramonik egin. «Horregatik, Administrazioan irakaskuntza pribatuko sarearekiko hartzen diren erabakiek gure lan harremanetan eragin zuzena dutelako, prozesu honetan parte har dezala eskatzen diogu», gaineratu zuen Urnietak.

Irakaskuntza pribatuaren hitzarmenaren negoziaketa orain urtebete hasi zen arren, oraindik ez da gatazka konpondu. Urnietaren esanetan, udako oporrak igaro ondoren negoziaketa mahaiak bi bilera egin ditu; azkena, joan den astelehenean, patronalak deituta. «Haur hezkuntzan aurrerapenik izan bada ere, gainontzeko funtsezko eskakizunetan ez da inolako aurrerapausorik eman», azaldu zuen Urnietak, eta, horregatik, sindikatuek ez dituztela proposamenak onartu zehaztu zuen. «Une honetan negoziaketa mahaia berriz ere etenda dagoela esan daiteke», baieztatu zuen ELAko kideak.



Sumarioa
  · Sindikatuek irakaskuntza homologatzeko eskatu dute

  · 

 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa