|
Sakabanaketarik ez!
Euskal Presoak Euskal Herrira!
Lema eta logotipo honen pean azken urteotan hainbat ekimen gauzatu izan dira, euskal presoek Euskal Herrian egoteko daukaten eskubidea aldarrikatzeko. Kartzela zigorra etxetik ahalik eta hurbilen betetzeko eskubidea ezartzen du legeak baina euskal presoen kasuan dispertsioa da estatuen aukera errepresiboa.
Izan ere, espainiar zein frantses estatuen errepresio politikaren ardatzetako bat euskal preso politikoen eskubide urraketan datza. 700 lagun baino gehiagok kartzela zigorrak betetzen dituzte euren etxeetatik milaka kilometrotara.
|